Azkar esanda: bateratzen diren bi dimentsio ezberdin. Pelikuletan bakarrik ikusten den natura, fantasiazko liburuetatik ateratako zibilizazio zaharren arrastoak, ordenagailuz sortua dirudien natura (hain harrigarria eta ederra izanda, irreala zirudiena)... Arkitektura, eskultura, eta beste disziplina asko saiatzen dira harritasun efektua lortzen, baina klase honekin argi geratu den bezala, natura da jaun ta jabe gai honetan. Arroza landatzeko maketa horiek izugarriak ziren: natura eta gizakiak batera sortuta. Argi dago: ez da natura alde batean utzi behar gauza harrigarriak artifizialki egiteko: natura eta artifizioa batera joan daitezke. Herrixka horiek, nahiz oso sinpleak izan medioetan, bere kutsu berezia lortzen zuten naturarekin lortutako erlazio horri esker.
Herri txiki horien atzean beste dimentsioa: metropoli berriak. Argi geratzen da: gizakia beti egokitzen da ingurura, eta era berean ingurua egokitzen dute bere beharretara. Trenbidea dagoela? Arazorik ez. Autopista hiritik pasatzen dela? Ez da muga zeharkaezina. Kapitalismoa. Dirua eta eskaera batbadago, dena posible da. Eta ondorioa: azkenean funtzionatuko du. Galdera bezala: hemen egiten diren hiri zabalpen askotan ez da bizia sortzen (falta da urteen indarra ikustea, baina bueno), izugarrizko azterlanak egin izan arren. Han, bapatean kontrol gabe eginiko hiri horietan, izugarrizko bizitza agertzen da. Ze hiri zabalpen izan behar da eredu? ... Hobeto: zer ikasi dezakegu hiri zabalpen ezberdin hauetatik?
Imposible is nothing.
Imposible is nothing.
No hay comentarios:
Publicar un comentario