viernes, 27 de febrero de 2009

Etrokizuneko hiria


Le Corbu eszenatokian agertu zen esanez "etxebizitza bizitzeko makina da". Era berean hiria gizartea mantentzen duen makina da. Zer gertatuko zaio makina honi? Etorkizunari buruz hitzegitean, ideia ezberdinak solapatzen dira: hirien zabalpen era tradizionala izan da dentsifikatzea, teknologia berriekin lortzen da garraio arazoak gutxitzea, egitura eta eraikuntza sistema berriak ahalbidetzen dute eraikin altuago eta masiboagoak... Datu hauek normalak badira, zergatik da ohikoena pentsatzea megapolis erako hirietan etorkizuna bezala? Maila txikietako joerak daude, baina beti dira kasu ezagunak. Pelikuletan edo komikietan ikusten diren irudiak urrun daude (osotasunean, ez detaileetan) gaurkoatik.

Nire azalpena: denok etxean daukagun edozein makina erabiltzen dugu beharren arabera, eta denbora bat pasatzean, estropeatu edo zaharra gelditu delako, makina berriago eta teknikoago batez ordezkatzen dugu. Hiria makina bat ba da, ez al du joera berbera izango? Googlen sartu "future city" esta ikusi dezakezue ze nolako irudiak agertzen diren. Gizartean "makina" eta "teknologia daukaten irudien menpe geratu izan da etorkizuneko hiri hauek.
Hala ere, gure etxebizitzetan gertatzen den fenomenoa aztertu behar da, famili denek duten arazoa: pilaketa. Gauza berriak ailegatzen dira zaharrak ordezkatzeko, baina gauza zahar guztiak ez dira botatzen. Batzuk inkluso berriz erosten dira. Memoria eta balore sentimentalaren boterea da hau. Ez al da berdina gertatzen gaurko hirietan? Ez al da berdina gertatuko etorkizuneko hirietan?
Azken galdera hau sartu daiteke beste etorkizun hiri irudian: apokaliptikoa, non natura irabazi du guda teknologien kontra.

No hay comentarios: