domingo, 22 de febrero de 2009

H.R. Giger

Bere obra ikustean, pentsatzen dudan lehengo gauza: antiutopia. Bizia eta artifiziala nahasten ditu, lortuz ikuslearengan eragitea (harritzea, kuriositatea, nazka…). Baina zergatik pentsatu txarra dela nahasketa hori? Printzipioz, hau izan daiteke bizirik mantentzearen instintuaren eragina. Makinak beti ikusi izan dira bizitzarik gabeko elementuak bezala, mantentze on batekin betirako irauteko ahalmenekin, pieza zaharrak berriekin aldatzeko aukerarekin aurrera egiteko. Baina heriotza gabe, non geratzen da bizitza? Bi kontzeptuak batera egon dira beti. Pelikula, liburu eta komiki askotan, batez ere etorkizun post-apokaliptikoei buruz hitz egiten dutenak, agertzen dira robot edo ciborg-ak bizitzaren bidetik kanpo dauden izakiak bezala. Bizitza galtzearen kontra gaude hasieran (aldatuko al zenituzke zure begiak kamara berezi batzuekin, zeintzuk askoz hobeto eta urrutiago ikusteko aukera dute?), baina mugen gainditze hori erakartzen gaitu (gizakiaren ahalmena aurrera eraman, natura gainditzea). Badaude eraikin eta zubi asko zeintzuk natur ikuskizun asko bezain harrigarriak gertatzen diren: batzuk gizakiaren ahalmena adierazten dute, eta besteek naturaren boterea. Zer gertatuko zen bi alderdi hauek nahastean? Zerbait berria, baina bi oinarrietatik urrun geratzen dena. Gigerren obra hau erakutsi dezake (eta filosofatzeko oso egokia da).


PD: ezin dut pelikulari buruz hitz egin honekin erlazionatzeko, hirigintza tailerra klasearekin gainjartzen zelako.

No hay comentarios: