sábado, 28 de febrero de 2009

Estatu batuetako bidaia

Egia da: hiriek eta natura ez dute aurpegi bakar bat. Goizez edo gauez, astean zehar edo asteburuetan, lan egunetan edo festa egunetan, udan edo neguan, gaur edo urte bat barru, egun eguzkitsuetan edo euria egiten duenean, lur mailatik edo altuera batetik…
Argazkiek zati bat erakusten dute, baina ezin da dena ulertu. Nola jakin Chicago eta Los Angeles hirien Downtown-en gaueko beste izaera? Ez da posible izango era horretako ezaugarriak ezagutzea urrunetik. Hala ere, hiriak aldatzen doaz denborarekin. Beraz, gaur ikusten dugun hiria ez du zergatik izan behar etorkizuneko hiriaren antzekoa. Gizartea beti aldatzen egotea eragiten du hemen. Horrela, noizbait esan al dezakegu “erabat ezagutzen dugula” hiri bat?
Naturarekin berbera gertatzen da: nahiz motelago izan, aldaketak gertatzen dira (adibide bezala, harrizko arku haren erortzea). Beti egongo da zerbait berria aurkitzeko aukera.
Bai, bidaian ikusi genuena behin eta berriz erakutsia izan da Holliwood-en eraginez. Baina berbera al da irudiak ikustea eta bertan egotea? Klasean erakutsitako argazkien artean ikuspegi ezezagun asko agertu ziren. Gauza ezagun bat ikustean beste ikuspuntu baten laguntzarekin, izaera ezberdina lortzen du.

No hay comentarios: