jueves, 28 de mayo de 2009

Listo para la inspeccion, mi general

Eraikina bihurtuko da erreferentzi nagusi batean, hiri tramara egokitzen den bitartean gesto batzuk egiten dituelako udaletxearen izaera publiko eta irekia nabarmentzeko:Udaletxe aurreko espazioa librea da, edozein gertaera hartzeko prest. Zoru eta pabimentu aldaketak izaera eta esanahi bat ematen diete, baina bere gainean edozein ibili daiteke. Gainera, espazioaren erdialdean berdean hormigoi zatiak jartzen direnez, zapalgarria den inguru bat erlazionatzen da:
Eraikina herrirantz irekitzen da, sarrera horrela antolatuz. Erreferentzia egiten dio herritik iristen den fluxuari, herriko erreferentzi puntua bihurtzen den bitartean:
Eraikina forma zehatz eta argi bat da, prisma triangularra. Baina eraginen aurrean irekitzen da, bere barnekaldea azalduz. Udaletxe bat herriari zerbitzuak eskeini behar ditu: ohial horma gardena erabiltzen da erakusteko barneko funtzionamendua:
Eraikinaren forma eta inguruko espazioak egokitzen dira norabide logikoei, paseoa indartuz aukera ezberdinak ematen diren bitartean. Paseo bide zuzena berreskuratzen da, gainera:

martes, 26 de mayo de 2009

Ikuspegi bila

Parkeari amaiera egoki bat eman, udaletxearen espazio publikoan integratuz. Edo udaletxearen espazioaren jarraipena izango al da parke berdea?

Udaletxea hondartza alboan, ikuspegi ederrekin bulegoentzat, eta eraikuntza aprobetxatuz ingurua hobetzeko.


Udaletxea, grada eta azoka guneen laguntzarekin, antolatzen dute ingurua, izaera ematen diote espazioei, eta beraien mugak antolatzen eta nahasten dituzte. Beti ere, erlazio bat daukate (denak lauki berdinaren hirukizatzeatik eratorri dira)

lunes, 25 de mayo de 2009

Materiala aurkeztuz

Katalogatuz erabilitako materialak, ebaketa xehetua hobeto ulertzeko:

domingo, 24 de mayo de 2009

Prozesua


Egia da: familiari galdetzean, beraiek buruan daukaten irudia artisten gainean irudi zahar hura da: artista bat, bere tailerrean (edo estudioan) lan egiten gog handiz inspirazioa etortzean. Normalean ez da pentsatzen artistek jarraitu behar duten prozesuan. Baina mundu honetan dela jarraitzen du bide bat, ezer ez da agertzen helmuga aurrean hasieratik. Prozesua asko esan dezake, batzutan emaitza baino gehiago. Ez dut gogoratzen ze estadio zen, ezta ze klasetan entzun nuen, baina gai honi buruz adibide bezala egokia iruditzen zait. Estadio bat eraikitzen hari zirela, egituraren erdiko pieza kokatu behar zen eskeletoa osatzeko. Betiko sistema normal, estandar eta merkea erabili ordez, makinaria berezia erabili zen zuzenean kokatzeko lekuan, eta dena grabatua izan zen. Gero, estadioaren aurkezpen publikoa egiterakoan, bideo hori erabili zen eraikinaren teknologi baila nabarmentzeko. Hau da, prozesua erabili zen tresna propagandistiko bezala, eraikinaren parte garrantzitsua bezala, eta ez bakarrik produktu finala lortzeko garrantzi gabeko hala nolako bide bat.

One week


Pelikula zaharren umorea… bueno, maila batera arte ongi dago, baina batzutan txorrada gehiegi dira. Aber, gaian sartuz: atentzioa gehien deitu zidana izan zen egun bakoitzean gertatzen zenaren logika. Egun bakar batean oinarrizko egitura bilbea osatua zuten. Uau. Horrelako langileak aurkitzea sorte handia izan behar da, batez ere zimenduak hain azkar ateratzeko. Gainera, komeria handiak dituztenean, argi ikusten da nola fatxada eta egitura erabat pegatuta daude. Bai, platform frame hauetan itxidura ematen du zurruntasuna, baina maila horretara… Gero, bi-hiru egunetan eraikin barrua antolatzen hasten dira. Argi dago: jende orokorrarentzat garrantzitsuena da etxean sartuko dena eta etxean dagoen espazioa. Egitura, eraikuntza, instalazioak… “laguntza” gaiak al dira? Aparte: eraikina antza dekonstruktibista hori hartzen du, “gaizki” egin delako… je… Interesgarriena? Estandarraren eta betiko etxeen ereduatik atera izanagatik gauza asko gertatzen zitzaien (adibidez, hormatik sartu). Baino erreflexioak egiteko balio dezake: zer dela eta gauzak egitea beti egin diren bezala izan behar da bide “egokia”? Zer dela eta bideari buelta ematea “arraroa” edo “gaizki izan behar da?...
Mozten dut hemen, edo denbora gehiegi emango dut gai honi bueltak ematen…

jueves, 21 de mayo de 2009

Ahaztu gabe

Gradak, espazioa osatzen duten elementuak, jendea non eseriko den kontrolatuz, babes batekin, aparkalekuaren irteera bat egokitzen duen bitartean (CTE hau nolakoa da...). Triangeluaren goiko zatia.
Azoka egitura: behar denean, prestatu postu asko, eta behar ez denean, elementu lineal batzuk bihurtu, parkearen eta paseoaren norabideak markatuz.
Aparte: instalazio elementuetan pentsatzean, konturatzen nahiz lehenago kontsideratu izan behar nituela aspektu batzuk... Eraikuntzaren parte, nahiz eta ez ikusi eragin handia dute (handiegia batzutan)...

domingo, 17 de mayo de 2009

Musika, arkitektura, eta ni


...
...
"La noche de..." programako "parecidos razonables" espero nuen, baina harritu ninduen erlazio hain zuzena aurkitzea. Komentatzeko, beste erlazio batzuk falta dira:
-Badaude ahotsa-irudia baino ezer gehiago ez diren musikariak eta arkitektoa, barruan ezer interesgarri gabekoak.
-Azkeneko pausua falta zen komentatzeko: jendea entzutea musika, eta erabiltzea eraikitakoa (askotan batera egiten diren aktibitateak).
-Extra pausua: erabiltzailea aldaketak egitea bere nahietara egokitzeko: abesti baten bertsioak egitea, edo eraikin zaharberritze bat egitea.

PD: azkeneko irudi hau musika ekualizadore bat da, baina ez al dauka skyline baten antza bat?

Hedwig eta ni

Egia esateko, pelikularen istorioa ez nuen "hartu". Baina oso interesgarria iruditu zitzaidan pelikulak zeukan egoerak aurkezteko modua. Ongi integratua ikusi nuen "denbora nahaste" sistema, adibide bat jartzeagatik: egoera bat aurkeztean, memoriaren parte garrantsitsu bat dena, nahastea pertsonaien gaurko eta iraganeko irudiak, denboran salto etengabe egitea... oso ongi adierazten du nola bizitzaren gertaera guztiak, eta batez ere batzuk, osatzen duten pertsonen etorkizuneko izaera eta egoera. Honekin batera, musikak zeukan garrantzia pelikulan harrigarria da: laguntza bat baino gehiago, osatzen du pelikularen erritmoa, bateria bat talde batean bezala.
Istorioaz aparte, beste gauza interesgarriak dituen pelikula bat da.

Berriz ere partea ematen

Ea ba: atzo esandako aldaketatxoak ebaketetan ze eragin izan duten begiratzea izan da lan berria.

sábado, 16 de mayo de 2009

Amaiera alboan...

Gauzak bere lekuan sartu, eraiki... Lana aurrerantz jarraitzen du. Berriena: oinplantak (3 ezberdinak) osatu eta eraiki ditut, eta gelen akaberei buruzko ideiak agertzen hasiak dira. Dena dela, oraindik falta dira gauzak: adibidez, pentsatzea erabilerak beharko dituen extra ezberdinak, eta nola baldintzatuko duen hau eraikina-eraikuntza.







PD:haber lortzen dudan irudien kolore falta zuzentzea...

domingo, 10 de mayo de 2009

Suizidioa...

Uff... ebaketa hau fugatzea lan izugarria izan da... fuga puntu gehiegi zeuden...zonbi nabil...
Hori bai, oso txukuna geratu da (soy lo mejor de lo mejor, vamos)
Bai, sotoan gauzak falta dira, baina hori da orain planifikatzen hari dudana. Zertarako egin aparkeleku soto soso bat? Interesgarria bihurtzeko aukera dudanez, aukera aprobetxatu behar dut (kota dela eta, hondartzarekin konektatu dezaket, eta udaletxea zerbitxatzeko espazio batzuk kokatzeko posibilitate ederra da.


jueves, 7 de mayo de 2009

Animo, pixka bat gehiago

Ahaztu zitzaidan: fatxada ia osatzen ibili nahiz (ukitu txiki batzuk behar ditu oraindik, baina ideia bat egiteko balio du). Erabat ulertzeko eraikinen fatxadak aurreko sarrerari dagokiona osatu behar dut (ideia osatua dut, hori bai), pixka bat itxaron behar duzue. Barkatu, kalitatea...

miércoles, 6 de mayo de 2009

Jarraitu helmuga aurrean dudala

Ebaketa landuz...
Aurrera egin...
detaile pila bat...

Barkatu irudiaren kalitate txarra...

sábado, 2 de mayo de 2009

Lan gehiago, berriz ere

Eraikuntza landu lehenengo sekzioan (egitura adierazten duena, sekzio adierazgarriena gero dator):

Baita oinplantan ere:

Ez ahaztu inguruko espazioak nola geratzen diren (baita hondartza):

Eta maketak sortzen duen inpresioa: