Egia da: hiriek eta natura ez dute aurpegi bakar bat. Goizez edo gauez, astean zehar edo asteburuetan, lan egunetan edo festa egunetan, udan edo neguan, gaur edo urte bat barru, egun eguzkitsuetan edo euria egiten duenean, lur mailatik edo altuera batetik…Argazkiek zati bat erakusten dute, baina ezin da dena ulertu. Nola jakin Chicago eta Los Angeles hirien Downtown-en gaueko beste izaera? Ez da posible izango era horretako ezaugarriak ezagutzea urrunetik. Hala ere, hiriak aldatzen doaz denborarekin. Beraz, gaur ikusten dugun hiria ez du zergatik izan behar etorkizuneko hiriaren antzekoa. Gizartea beti aldatzen egotea eragiten du hemen. Horrela, noizbait esan al dezakegu “erabat ezagutzen dugula” hiri bat?
Naturarekin berbera gertatzen da: nahiz motelago izan, aldaketak gertatzen dira (adibide bezala, harrizko arku haren erortzea). Beti egongo da zerbait berria aurkitzeko aukera.
Bai, bidaian ikusi genuena behin eta berriz erakutsia izan da Holliwood-en eraginez. Baina berbera al da irudiak ikustea eta bertan egotea? Klasean erakutsitako argazkien artean ikuspegi ezezagun asko agertu ziren. Gauza ezagun bat ikustean beste ikuspuntu baten laguntzarekin, izaera ezberdina lortzen du.




Bere obra ikustean, pentsatzen dudan lehengo gauza: antiutopia. Bizia eta artifiziala nahasten ditu, lortuz ikuslearengan eragitea (harritzea, kuriositatea, nazka…). Baina zergatik pentsatu txarra dela nahasketa hori? Printzipioz, hau izan daiteke bizirik mantentzearen instintuaren eragina. Makinak beti ikusi izan dira bizitzarik gabeko elementuak bezala, mantentze on batekin betirako irauteko ahalmenekin, pieza zaharrak berriekin aldatzeko aukerarekin aurrera egiteko. Baina heriotza gabe, non geratzen da bizitza? Bi kontzeptuak batera egon dira beti. Pelikula, liburu eta komiki askotan, batez ere etorkizun post-apokaliptikoei buruz hitz egiten dutenak, agertzen dira robot edo ciborg-ak bizitzaren bidetik kanpo dauden izakiak bezala. Bizitza galtzearen kontra gaude hasieran (aldatuko al zenituzke zure begiak kamara berezi batzuekin, zeintzuk askoz hobeto eta urrutiago ikusteko aukera dute?), baina mugen gainditze hori erakartzen gaitu (gizakiaren ahalmena aurrera eraman, natura gainditzea). Badaude eraikin eta zubi asko zeintzuk natur ikuskizun asko bezain harrigarriak gertatzen diren: batzuk gizakiaren ahalmena adierazten dute, eta besteek naturaren boterea. Zer gertatuko zen bi alderdi hauek nahastean? Zerbait berria, baina bi oinarrietatik urrun geratzen dena. Gigerren obra hau erakutsi dezake (eta filosofatzeko oso egokia da).








Imposible is nothing.