domingo, 24 de mayo de 2009

One week


Pelikula zaharren umorea… bueno, maila batera arte ongi dago, baina batzutan txorrada gehiegi dira. Aber, gaian sartuz: atentzioa gehien deitu zidana izan zen egun bakoitzean gertatzen zenaren logika. Egun bakar batean oinarrizko egitura bilbea osatua zuten. Uau. Horrelako langileak aurkitzea sorte handia izan behar da, batez ere zimenduak hain azkar ateratzeko. Gainera, komeria handiak dituztenean, argi ikusten da nola fatxada eta egitura erabat pegatuta daude. Bai, platform frame hauetan itxidura ematen du zurruntasuna, baina maila horretara… Gero, bi-hiru egunetan eraikin barrua antolatzen hasten dira. Argi dago: jende orokorrarentzat garrantzitsuena da etxean sartuko dena eta etxean dagoen espazioa. Egitura, eraikuntza, instalazioak… “laguntza” gaiak al dira? Aparte: eraikina antza dekonstruktibista hori hartzen du, “gaizki” egin delako… je… Interesgarriena? Estandarraren eta betiko etxeen ereduatik atera izanagatik gauza asko gertatzen zitzaien (adibidez, hormatik sartu). Baino erreflexioak egiteko balio dezake: zer dela eta gauzak egitea beti egin diren bezala izan behar da bide “egokia”? Zer dela eta bideari buelta ematea “arraroa” edo “gaizki izan behar da?...
Mozten dut hemen, edo denbora gehiegi emango dut gai honi bueltak ematen…

No hay comentarios: