domingo, 17 de mayo de 2009

Hedwig eta ni

Egia esateko, pelikularen istorioa ez nuen "hartu". Baina oso interesgarria iruditu zitzaidan pelikulak zeukan egoerak aurkezteko modua. Ongi integratua ikusi nuen "denbora nahaste" sistema, adibide bat jartzeagatik: egoera bat aurkeztean, memoriaren parte garrantsitsu bat dena, nahastea pertsonaien gaurko eta iraganeko irudiak, denboran salto etengabe egitea... oso ongi adierazten du nola bizitzaren gertaera guztiak, eta batez ere batzuk, osatzen duten pertsonen etorkizuneko izaera eta egoera. Honekin batera, musikak zeukan garrantzia pelikulan harrigarria da: laguntza bat baino gehiago, osatzen du pelikularen erritmoa, bateria bat talde batean bezala.
Istorioaz aparte, beste gauza interesgarriak dituen pelikula bat da.

No hay comentarios: