viernes, 5 de diciembre de 2008

Sendaiko mediatekari buruz

Gogoratuz Japonian duten lur libre kopuru arazoa (bidaian ikusi zen bezala, dena pilatzen da), interesgarria da nola espazio libre, zabal eta aukera anitzekoa lortzen da, beti buruan sartuta dauzkagun ideia batzuk albo batean utziz.

-Zutabeak elementu solido eta trinkoa izan behar al dira, ezpazioan oztopo bat sortzen dutenak?

-Portiko egitura izan behar al da beti lehenengo aukera?

-Hormak beti tabike fijo batzuk izan behar al dira?

-Zer ziurtatzen du erabilerak edo beharrak ez direla aldatuko etorkizunean?

-Eraikin publikoak, publikoarentzat badira, ez al dira integratu behar inguruko espazio publikoekin (eta alrebes)?


Harrigarria da egiturarekin lortzen duena: espazio eta erabilerei izaera bat eman, geroagoko utziz funtzio zehazteak beste elementuekin. Gainera, honela lortzen du espazio eta erabilera ezberdinak erlazionatzea, batzea.

Niretzat interesgarriena: egiturarekin lortzen duen indarra eraikinarentzat, erabat erabilgarria izanda (egituraren formak arrazoiak dituzte, ez da egitura amoldatzen gehiegi forma baten bila).
Gutxienez, antza hori ematen du.

No hay comentarios: