viernes, 5 de diciembre de 2008

Hans Scharoun, filarmonika

Egia da: auditorioei buruz pentsatzean, beti etortzen zait burura gela laukizuzen edo trapezoidala. Zergatik izan behar dira horrela, gaur egungo teknologia ahalbidetzen ba du ia edozer? Erroma garaiko antzerkiak markatuta zeukaten eszenatokia fondoan jartzearen eskema, baina dena bezala: beti izan behar al da horrela? Ez al da interesgarria ikuskizunak ikusteko modu ezberdinak eskeintzea?

Bai, musika 3 dimentsiotan zabaltzen da. Zentzua dauka eszenatokia zentroan kokatzea. Burura datorkit liburuetan kontatzen zena erdi aroko ipuin-kontalariei buruz: umeak zirkuluan esertzen ziren ipuin kontalariaren inguruan, istoria eta elezahar harrigarriak entzuteko... Eta Scharoun harte inor ez zuen hau eraikin batean? Askotan aurrean daukagu erantzun egoki bat, baina urbilegi izateagatik ez dugu ikusten...

No hay comentarios: