viernes, 28 de noviembre de 2008

Japoniara bidaiatuz


Zatika komentatuko ditut nire inpresioak
Ginza: Eragin okzidental handienak hartzen dituen distritoa. Harrigarria da nola kaleak pertsonen menpe dauden, kotxeak desplazatuz. Publizitatea hartzen du adierazgarritasun funtzioa
Omotesando: Tods denda ezaguna hartzen duen zona. Egia esanda, Ginza baino eskala txikiagoa izan arren, kaleetan bizitza handia nabaritzen da oraindik.

Shibuya: jendez gainezka, komertzioz betea, Tv eta iragarkiak fatxadetan... modaren atzean doan auzoa. Kuriositatea: izaera propio hain markatua du, bideojoko baten eszenatoki bezala erabiltzeko balio izan duela





Roppong: Altuera handiak, eraikin harrapatuak, tarte estuak proportzioan... bideoan ikusi zen bezala, ez dago lekurik ezta hilda deskansatzeko. Lan zona, komertzio zona, ozio zona (a ze festa karaokean, eh?). Zerbait falta da, leku gehiago izateaz aparte?


Kyoto: badirudi denboran izoztua dagoela. Tradizioaren garrantzia? Turismoaren garrantzia? Ez dakit zein den arrazoia, baina interesgarria da ikustea nola ziren aurreko garaietako egoerak.

Kinkaku-ji, hiriaren sinboloa

Yokohama: Itsas geltokia hartzen du (yupi, ikuskizunak inkluso eguraldi hain txarrarekin). Nola egin dezaket arrakasta handiko espazioak proiektatzeko?...

Nishizawaren proiektuan atentzioa deitzen zuen erakusketa kutsu hori.

Sendaiko mediateka, egitura oso interesgarria, barne espazio harrigarriak. Hainbeste dago esanda honi buruz...

Ezkontzari buruz: hori bai dela tradizioari eustea, gizona ere jarraitzen duela.

No hay comentarios: