viernes, 28 de noviembre de 2008

Ereduak eta inpirazioa hartuz naturatik eta geometriatik, forma hartzen hasten du eraikia.


Dodekaedro erdia osatzean, zertxa elementu osoa erabiliko banu, handiegia izango zen sortutako egitura. Zatitzea beharrezkoa da.
Horrela sortuko da pieza berria.
Pentagonoen barruan sortuko dira triangelu batzuk, pentagonoa osatzen duten barren inguruan biratzen dutenak. Horrela egitura zurrun baten gainean agertuko da egitura mugikor bat.
Triangulatze sistema hau erabiliz inguratuko da espazio guztia, espazio estali bat osatuz. Triangeluen tarteetan telak jarriz, irekitzeak mugatuko dira, telen trakzioa eusteko ahalmena dela eta. Estaldura bizidun bat sortzen da, haizearen eraginez aldatuko dena. Harea bezala, forma moldatuko da inguruaren egoeretara.
Triangeluak estaliko dira telaz, beiraz, panel zeharargiekin... Aukera asko daude. Gainera, haizearen eraginez forma aldatuko denez (irekitzean), itxura aukerak handituko dira.
Triangeluak biratu ahal izateko, hodi zati batzuetara soldatuko dira, behar den angeluarekin. Pentagonoen alboetan jarriz, mugatuta egongo dira, biratzeko aukera bakarrik utziz. Triangeluak independienteki biratu dezakete, edo alboko baten menpe egon, segun kasu bakoitza.

Dodekaedro erdi hau apoiatzen denez 5 puntutan, 5 edo 10 gurpil birakor erabiliko dira lurrarekiko apoio bezala. Horrela dortoko mugikor bat osatuko da.
Rail bakar batekin aski da. Gurpil birakor bat bertan fijatuz, eta besteak libre izanda, lortzen da mugimendu libre bat (egitura biratu dezake eta kurbak egin), baina mugatuz maximo batzuk.




No hay comentarios: