viernes, 28 de noviembre de 2008

Japoniara bidaiatuz


Zatika komentatuko ditut nire inpresioak
Ginza: Eragin okzidental handienak hartzen dituen distritoa. Harrigarria da nola kaleak pertsonen menpe dauden, kotxeak desplazatuz. Publizitatea hartzen du adierazgarritasun funtzioa
Omotesando: Tods denda ezaguna hartzen duen zona. Egia esanda, Ginza baino eskala txikiagoa izan arren, kaleetan bizitza handia nabaritzen da oraindik.

Shibuya: jendez gainezka, komertzioz betea, Tv eta iragarkiak fatxadetan... modaren atzean doan auzoa. Kuriositatea: izaera propio hain markatua du, bideojoko baten eszenatoki bezala erabiltzeko balio izan duela





Roppong: Altuera handiak, eraikin harrapatuak, tarte estuak proportzioan... bideoan ikusi zen bezala, ez dago lekurik ezta hilda deskansatzeko. Lan zona, komertzio zona, ozio zona (a ze festa karaokean, eh?). Zerbait falta da, leku gehiago izateaz aparte?


Kyoto: badirudi denboran izoztua dagoela. Tradizioaren garrantzia? Turismoaren garrantzia? Ez dakit zein den arrazoia, baina interesgarria da ikustea nola ziren aurreko garaietako egoerak.

Kinkaku-ji, hiriaren sinboloa

Yokohama: Itsas geltokia hartzen du (yupi, ikuskizunak inkluso eguraldi hain txarrarekin). Nola egin dezaket arrakasta handiko espazioak proiektatzeko?...

Nishizawaren proiektuan atentzioa deitzen zuen erakusketa kutsu hori.

Sendaiko mediateka, egitura oso interesgarria, barne espazio harrigarriak. Hainbeste dago esanda honi buruz...

Ezkontzari buruz: hori bai dela tradizioari eustea, gizona ere jarraitzen duela.

Urari buruz (Eames bikotearen bideoa)

Ura
Lasaitasunaz, pixkanaka mugitu, gelditu gabe, melodia bat bezala
Amoldagarria, inguruko egoeretara egokituz, onartuz bidean aurkitzen duen edozer
Pragmatikoa, beti bilatuz bide azkarrena eta errezena, akatsak izatearen beldur gabe
Purua, bere zikintasuna erematen eta garbitzen du, inork oztopatzen ez badio
Ikusezina, begirada zeharkatzen du, mugagabea
Pasiboa, arazoak ekiditzen ditu bere alboetatik pasatuz, konfliktoak ez sortzeko
Mugagabea, edozein lekutara iritsiko da denbora ematen bazaio
Logikoa, grabitatearen legeak betetzen ditu, baina hauek oztopo bat bihurtu gabe
Bizitza
Ura
Ereduak eta inpirazioa hartuz naturatik eta geometriatik, forma hartzen hasten du eraikia.


Dodekaedro erdia osatzean, zertxa elementu osoa erabiliko banu, handiegia izango zen sortutako egitura. Zatitzea beharrezkoa da.
Horrela sortuko da pieza berria.
Pentagonoen barruan sortuko dira triangelu batzuk, pentagonoa osatzen duten barren inguruan biratzen dutenak. Horrela egitura zurrun baten gainean agertuko da egitura mugikor bat.
Triangulatze sistema hau erabiliz inguratuko da espazio guztia, espazio estali bat osatuz. Triangeluen tarteetan telak jarriz, irekitzeak mugatuko dira, telen trakzioa eusteko ahalmena dela eta. Estaldura bizidun bat sortzen da, haizearen eraginez aldatuko dena. Harea bezala, forma moldatuko da inguruaren egoeretara.
Triangeluak estaliko dira telaz, beiraz, panel zeharargiekin... Aukera asko daude. Gainera, haizearen eraginez forma aldatuko denez (irekitzean), itxura aukerak handituko dira.
Triangeluak biratu ahal izateko, hodi zati batzuetara soldatuko dira, behar den angeluarekin. Pentagonoen alboetan jarriz, mugatuta egongo dira, biratzeko aukera bakarrik utziz. Triangeluak independienteki biratu dezakete, edo alboko baten menpe egon, segun kasu bakoitza.

Dodekaedro erdi hau apoiatzen denez 5 puntutan, 5 edo 10 gurpil birakor erabiliko dira lurrarekiko apoio bezala. Horrela dortoko mugikor bat osatuko da.
Rail bakar batekin aski da. Gurpil birakor bat bertan fijatuz, eta besteak libre izanda, lortzen da mugimendu libre bat (egitura biratu dezake eta kurbak egin), baina mugatuz maximo batzuk.




jueves, 27 de noviembre de 2008

Interpretazio zentroa eta erakusketa gelak, 7.n taldea

Interpretazio zentroak erakutsi behar ba du inguruaren ezaugarriak, zergatik ez hartu inguru osoa interpretazio zentruaren parte bezala?
Museo-gela aspergarri baten kontra, inguru osoan zabalduko dira eraikin txikitxo batzuk, ibilbideak proposatuz. Ingurua ezagutu era dinamikoago batean.
Hori bai: ibilbideen hasiera egongo da eraikita dagoenatik urbil, publikoarentzat harrera espazio bat bihurtzeko.

martes, 25 de noviembre de 2008

2.n ariketa txikiari buruz

Esandakoa: dodekaedro erdia landuz osatzen da egitura. Triangeluak osatzen dira ureztatze elementuekin, pentagonoetan sartuz. Triangelu bakoitza giratu dezake ureztatze elementuen inguruan, fuelle baten moduan hedatuz. Telazko loturak mugatzen dute irekidura, haizearekin mugitzen dela.





5 puntutan apoiatuz, gurpilak jarriz, dortoka mugikor bat bihurtuko da.
Barne espazioen antza aldatuko da segun nola irekitzen diren pentagonoak, eta pentagono-triangelu arteak beteko duten tela edo panelak.






Tutu zatiekin lortuko zen biraketak triangeluentzat eta pentagonoen loturak.











sábado, 22 de noviembre de 2008

Inspirazioa edozein lekutatik hartu daiteke...


5 puntutan apoiatutako egitura batek osatuko du oinarrizko egitura, eta 5 puntu hauek sartuz railetan, Dortoka Mugikor bat lortuko dut.
Estalkirako beste sistema erabiliko dut, beste egun batean azalduko dudana.
Eta bai, badakit, burutik jota egon behar da honelakoak egiteko.

martes, 11 de noviembre de 2008

Programa antolatuz


Programa antolatu behar da, eta horretarako azterketa bat beharrezkoa da. Programa bilduz erabileren arabera, "eraikin" ezberdinak osatzen hasten dira. Baina zer gertatzen de eraikinen barruan? Ezin denez zuzenean sartu emandako programa, filtratze prozesu bat egin dugu.

Adibide bezala, publikoari zuzendutako "eraikinaren" azterketa; auditorioa, erakusketa gela, interpretazio zentroa eta zona komunak nola antolatzen diren:




viernes, 7 de noviembre de 2008

1.go ariketa txikia

Azkena (gora sketch-up eta v-ray)

4 Ibon Apodaca 7n Taldea
View SlideShare presentation or Upload your own.

1.go ariketa txikia

Hirugarrena...

3 Ibon Apodaca 7n Taldea
View SlideShare presentation or Upload your own.

1.go ariketa txikia

Bigarren horria...

2 Ibon Apodaca 7n Taldea
View SlideShare presentation or Upload your own.

1.go ariketa txikia

Ariketa txikiaren lehenengo horria:

-
1 Ibon Apodaca 7n Taldea
View SlideShare presentation or Upload your own.

martes, 4 de noviembre de 2008

ariketa txikiari buruz

Bakarrik esango dut WOW!!
A, bai, oraindik ez dut kokatu panelen itxitura "aleatorioa".





domingo, 2 de noviembre de 2008

Ariketa txikia 3D

Irudiek dena esaten dute eskailera sistemari buruz









sábado, 1 de noviembre de 2008

Ariketa txikia

Materialaren erabilera egokia izateko, bere lotura motak ongi ulertu behar dira. Horrela hobeto ulertzen da materialak eskatzen duena. Metalezko mahaien kasuan hauek dira loturak: