Behin egiturari buruz ideia bat izanda, aztertu oinplantak ikusteko ze aldaketak etorriko diren.
Egia esanda, uste nuen arazo handiagoak izango nituela nire 3 norabideak ajustatzeko, baina gauzak nahiko ongi koadratzen dira.
Aldaketekin lortu dut lerrokatze egokiagoak, espazioen erlazioak hobeto ulertzearen bila, aprobetxatuz egiturak eskatzen dituen enkajeak eta logika geometrikoa.
Espazioak berriro pentsatuz, aldaketak behar al diren ikusteko:
Sarrera espazioan (bi altuerako hall hura) luzernario zentralaren alboetan 2.n mailako luzernario batzuek jartzen dira, batasuna emateko erdiko gune osoari. Horrekin batera, inguruko espazioek argitasun gehiago lortuko dute, leiho altu zabalen bidez. Hitzaldi aretoan egokitu kota beharretara, eta aprobetxatuz hau estalkiatik argia lortzen da. Era berean, altxatze hau nabarmenduko du kafetegian erosteko zona eta egoteko zona. Hitzaldi atzeko komunikazio espazioa desberdintzen da hitzaldi aretoatik, elementuen altueren bidez: bi zonen medianera sabairaino iristen den bakarra da, muga eginez. Sabaiaren eta banaketa hormen altuerekin jokatuz, udal guneen lan zonak argitasun bat lortzen dute, ez geratzeko hain itxiak.
Udal taldeen ofizinetan, luzernarioaren inguruan antolatuz, gela denek lortzen dituzte argia, airea eta izaera propioa. Ez dira nahastuko politika ezberdinak, baina denak batera lan egin zentru berberarekin. Udal taldeen zonaren atzean, azken komunikazio zona: desberdindua.
Sarrean ateratzen den bolumena jendeari deitzen dio, eta eraikinaren sarrera markatzen du. Nola ekiditu beirazko fatxadan agertzea zati bat opakoa? Forjatua desberdinduz, balkoi bat ateraz (batzar gelatik), remarkatzen dut sarrera, sortzen dut elementu lineal bat lotuz eraikinaren bi aldeak, eta sarreraren ate birakorrarentzat eskala egokitzen dut.
Nola antolatu espazio publikoa? Elementuen kokapena eta izaera definitu dituzten printzipio berberen arabera, geometrizatu eta pabimentoa aukeratu. Hau da, triangeluen ideia eta kanpo eraginak jarraituz, pentsatu nondik ibiliko den jendea, eta non geratuko den.
Aparte: badakit zuhaitz egokiagoak jarri behar ditudala, hauek eskalaren ideia izateko jarrita daude. A bai, pabimentu dena ez dut markatu oraindik.
Bueno, badakit "denek" ikusi zenutela nire zuzenketa publikoa, baina hemen jartzen dut entrega osatzen duten pdf-ak. Orain bai, aurkezpen landuago batekin. Aldaketak hurrengoan etorriko dira (gaur ez dut denborarik izan...).
Bueno, betikoa da: kopiatu eta pegatu helbidea nabigatzailearen barran sartzeko artxiboa deskargatzeko horrian
PD: pdf-ak igotzen ditut Slideshare horrian, kopiatzen dut kodigoa, eta blogean pegatzean beste artxibo bat ikusten da. Norbaitek ba al daki zer egin behar den?